2013/04/26

2013/04/25

Poligonoen angeluak neurtu


Irudia kopiatu

Emandako irudi geometrikoekin irudiak kopiatu edo sortu berriak.


Triangelu motak

Gazteleraz badago ere triangelu motak lantzeko baliagarria izango zaizu.

2013/04/23

Kometak eraikitzen

Poligonoen gurutzegrama

Poligonoak

 Poligonoak lantzeko baliabideak:
Poligonoen elementuak,  sailkapena... 










http://www.mundaiz.com/





Poligonoen elementuak:


2013/04/20

TRIANGELUAK

Triangeluak

Triangelu esaten zaio hiru alde dituen poligonoari. Hortaz, triangelua existitzen den irudi geometriko itxi sinpleena da. Bereizgarria da barneko hiru angelu dituelako eta angelu diagonalik ez duelako. Triangeluaren bi aldek bat egiten duten elkargune edo ebaketari erpin deritzo.

Triangeluen sailkapen ugari proposatu izan dira:

•Aldeen luzeraren arabera hiru triangelu mota bereizten dira;
triangelu aldeberdinak, hiru aldeak berdinak dituztenak;
triangelu isoszeleak, bi alde berdin eta alde ezberdin bat dutenak;
eta triangelu eskalenoak, hiru alde desberdin dituztenak.

•Aurreko angeluen arabera, hiru triangelu mota bereizten dira;
zorrotzak, hiru angeluak zorrotzak direnean;
angeluzuzenak, angelu zuzena (90 gradukoa) dutenak;
eta kamutsa, angeluetako bat kamutsa (90 gradu baino handiagoa) denean.




Triangelu angeluzuzenek interes bereziko familia geometrikoa osatzen dute, arrazoi eta funtzio trigonometrikoak definitzeko oinarri gisa balio dutelako. Triangelu angeluzuzenetan, hipotenusa deritzo angelu zuzenari aurkako aldeari, eta kateto beste bi aldeei.


Triangeluen propietateak

Triangelu guztiek oinarrizko propietate geometrikoen multzo garrantzitsua egiaztatzen dute:

Bere aldeetako edozein da beste bien batura baino txikiagoa eta aldea baino handiagoa.

•Triangelu baten barneko hiru angeluen batura angelu lau baten parekoa da (180 gradu). Hortaz, triangelu aldeberdinek hiru alde berdin eta hiru angelu berdin dituzte, 60 graduko balorekoak.

•Angelurik handiena triangeluaren alderik luzeenari kontrajartzen zaio, eta alderantziz. Era berean, bi alde berdinak badira, horien barneko angelu kontrajarriak ere berdinak dira, eta alderantziz. Beraz, esaterako, triangelu aldeberdinak erregularrak dira. 

"Matematika lantzen" etik hartua

TRIANGELUAK MARRAZTEN: triangelu aldeberdina



TRIANGELUAK Ariketak

Triangeluen ezaugarriak errepasatzeko saia zaitez ariketa hauek osatzen.

TRIANGELUAK MARRAZTEN


Nola marraztu triangelu bat bere aldeen luzera ezagututa?
Klikatu irudia.

2013/04/16

Kalkulagailu hautsia

Kalkulagailu honetan tekla batzuk besterik ez dute funtzionatzen.
Saia zaitez proposatutako zenbakiekin eragiketak eginez eskatzen zaizkizun zenbakiak lortzen.

Eragiketa konbinatuak

Eragiketa konbinatuekin trebatzeko leku hauek bisitatu ditzakezu: